Pulguerko Urmaela

Informazioa/Mapa

Pulguerko Urmaela

Informazioa
Mapa ikusi
Natura Sarea:

Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE)

Udalerriak:

Tutera, Cascante eta Murchante

Azalera (Ha):

304,07

Altitudea (m):

320 - 353

Bioeskualdea EB:

Mediterraneoa

Izendapen-data:

2006ko uztaila

Naturguneak babesteko beste figura batzuk:

Pulguerko Urmaelako natura-erreserba (RN-35)

Pulguerko Urmaela

Erriberako hondartza

Nafarroako hegoaldean, uretako eta estepako hegazti askok Pulguerko urmaela aukeratu dute bizitzeko, eta ihien eta milazken artean ezkutatzeko. Hezegune gazi honetan, gainera, interes handiko flora hazten da; gatz eta mineral ugariko inguruneei lotutako landareak dira. Orain, gainera, urteak joan urteak etorri, urmaela aisia leku garrantzitsua izatera iritsi da uda partean Erriberako jendearentzat. 2008az geroztik, natura-erreserba hau toki egoki gisa deklaratua dago bainatzeko eta uretako jarduerak egiteko. Horregatik, “Erriberako hondartza” esaten zaio.

Micronemun coralloides Eduardo Blanco Mendizábal

Tuterako eta Cascanteko udal-barrutien artean, Pulguerko urmaela natura-erreserba da eta Batasunaren intereseko habitatak ditu Natura 2000 Sarearen kontserbaziorako; bertako landaretza eta fauna eremu hezeei eta lurzoru gaziei lotuta daude. Gizakiak egina bada ere, aspaldikoa da, 1627koa, urte hartan urmaela bat egin baitzen aintzira txiki baten gainean alorrak ureztatzeko.

Pulguerrek bi habitat arras ezberdin ditu: horietako batean bizi diren espezieek oso ingurune hezeak behar dituzte hazteko. Bestea, ordea, lur lehorragoetan dago, hezegunearen kanpo-gerrikoan, hain zuzen. Igeltsu-lurzoruen eta lur gazien eraginez, gainera, balio ekologiko handiko flora babestua hazi da. Horrela, badira intereseko habitatak, hala nola gurbitz-inguruneak, gatz-lurrak, espartzudi halofiloak eta albitz-belardiak, eta horiekin batera, espezie bereziak benetan; Microcnemum coralloides. Coralloides izeneko espeziea, adibidez. Landare txiki hori ekainetik irailera loratzen da, udaberriko eta udako eurien arabera.

Cochlearia glastifolia espeziea ere aipatu behar da, hots, koilara-itxurako hostoak dituen belar urtekaria, C bitamina oso ugari duen landare talde batekoa; horregatik, aspaldiko marinelek arras gustukoa zuten, eskorbuto gaitzari aurre egiteko. Azkenik, Sideritis spinulosa aipatuko dugu, ingurune lehorretan hazten dena, lore hori eta arantzatsuak dituena. 

Landareetan bezala, ezaugarri arras ezberdineko bi eremu izatearen ondorioz, era askotako animaliak ibiltzen dira bazterrotan; hegazti urtarrak eta estepakoak. Uretako hegaztien artean, aipatzekoak dira zingira-mirotza, basahatea, uroilanda handia, murgil handia eta zikoina zuria; guztiek ere naturgune hau aukeratzen dute habia egiteko. Bestelako hegaztiak bizi eta elikatzen dira, ordea, zereal-alorren eta estepako berezko landaretzaren arteko mosaikoetan, hala nola portugalgo pirripioa, ganga azpibeltza, atalarra eta beste, guztiak ere Europan arras mehatxatuak daudenak. 

Aguas humeantes Eduardo Blanco Mendizábal
Martin arrantzalea Lander Goñi Irigoyen

Sugandila buztangorria Nafarroako bi eremutan bizi da, eta haietako bat Pulguerko urmaelaren ingurunea da.

Zenbaitetan, ardi-azienda ere etortzen da inguru honetara. Izan ere, Logroñotik Ejea de los Caballeros herrira doan Errege Abelbidearen adar batek urmaelaren iparraldeko ertza inguratzen du.

2 km inguruko ibilbide batek urmaela inguratzen du. Halaber, beste ibilbide batzuek Naturgune hau zeharkatzen dute.

Argibideak

Apo ezpoidun arrunta Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Inula crithmoides Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Urmaela zerutik ikusia Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi) Eduardo Blanco Mendizábal
Image