Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila

Informazioa/Mapa

Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila

Informazioa
Mapa ikusi
Natura Sarea:

Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta Hegaztien Babesgune Berezia (HBB).

Udalerriak:

Burgi, Gazteluberri, Nabaskoze eta Erromantzatua

Azalera (Ha):

4.700,76

Altitudea (m):

580 - 1.420

Bioeskualdea EB:

Mediterraneoa

Izendapen-data:

HHB 1990eko abendua; KEB 2014ko uztaila

Naturguneak babesteko beste figura batzuk:

Benasako Arroilako natura-erreserba (RN-17); Burgiko Arroilako natura-erreserba (RN-18)

Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila

Kareharrizko hesia Erronkariren eta Leireko mendilerroaren artean

Pirinioen eta hegoaldeko lurren artean, bestelako paisaia agertzen zaigu, halako sare trinko bat da goi-ordokiz, sakanez, erreka-zuloz, harkaiztiz eta esekitako ibarrez osatua. Illongo mendilerroa da, lekune natural ederra, era askotariko habitatak nahiz espezieak dituena: konparazio batera, elorrien artean ezkutatzen diren tximeleta delikatuak, labarretan babesten diren hegazti harrapariak, Benasako Arroilan kukutzen diren anfibioak (uhandre piriniotarra, kasu), eta abar.

Cencellada. Populus nigra Eduardo Blanco Mendizábal

Illongo mendilerroa Nafarroako ipar-ekialdean dago, Aragoiko mugetatik hurbil. Paraleloa da Leireko mendilerroarekiko, eta Leirekoak bezala, Illongoak ere bi arroila ditu: Burgikoa eta Benasakoa, biak ere natura-erreserba izendatuak. Lehenbizikoa Ezka ibaiak Illongo eta Peñako mendilerroen artean zizelkatutako mendi-zintzur bat da. Bertako bidexkan barna ibiltzen bagara, ezki-basoak eta sakanetako baso mistoak ikusiko ditugu, baita harkaiztietako erlaitz txiki, arrail eta artesietan hazten diren landare txikiak ere. Ibilbidearen bukaeran, begiratoki eder bat dago, leku zoragarria benetan hamaika hegazti harrapari ikusteko: ugatzak, sai zuriak, sai arreak, arrano beltzak edota belatz handiak.

Benasako arroila natura-erreserba izendatua dago: higadurak milaka urtean osaturiko horma bertikalekin batera, izeiek eta karraskek hartutako paisaiak ditu. Uhandre piriniotarra habitat horretan bizi da. Arrabioaren familiako anfibio hori Pirinioetan baizik ez da bizi, eta urlaster handiko mendi-uharretan bizi da: batzuk marroi ilunak dira, ia beltzak, eta beste batzuk, beixak. Udan, ibaiak ur gutxi dakar; beraz, aukera ederra da arroilan sartzeko. Gainera, barnean, ibai-igerileku bat moldatua dago uztail eta abuztuan bainatzeko.

Harkaiztietako berezko landaretzaz gainera, mendilerroan badira pagadiak eta haritz ilaunduneko hariztiak, bai eta pinu gorriek eta beste espezie batzuek osaturiko baso mistoak ere, eta ametz-basoak ere bai (San Kirikokoa, kasu). Leireko mendilerroan ere badira ameztiak. Beraz, haritz mota hori Nafarroako bi gune piriniotarretan soilik dago: Ilonen eta Leiren. Inguru honetan berezko flora ere badago, hala nola bazkaleku eta sasitza irekietako landare endemiko bat (Angelitos), eta ezpeldi nahiz ezkai-sasitza nabarmenak ere bai. Elorriak, laharrak eta belardiak aipatu behar dira, mendilerroan bizi diren gaueko bi tximeleta-espezie bakanen babesleku baitira: bat Eriogaster catax da, eta bestela isabelina deritzon tximeleta, pinu gorriko pinudiak gogoko dituena. 

Illongo mendian, gainera, harribitxi txiki bat dago: Sasiko hezegunea, egiazko paradisua anfibio-espezie batzuentzat. 

Tritón pirenaico (Calotriton asper) Eduardo Blanco Mendizábal
Niebla Eduardo Blanco Mendizábal

Tontorrak

Illongo mendilerroak bi kasko ditu: batetik, San Kiriko eta bertako baseliza, eta bestetik, garaiena, Illon. San Kirikorako igoerak ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu: Leireko mendilerroa, Erromantzatua eta Arbaiungo Arroila. Gainera, San Kiriko baselizarako bidean, Fauloko trikuharria ikusiko dugu, hileta-monumentu ederra; ederki kontserbatu dira lau saihetsetako harlauzak nahiz hilobi-ganbera. Illongo kaskoak 1.278 metro ditu; handik bere ederrean ikusiko dugu bai Orhi mendia, bai Abodi.

Argibideak

Paneles informativos Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Abetal Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Cordero y su madre Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Carlos Emilio Alonso Fernández
Image