Artikutza

Informazioa/Mapa

Artikutza

Informazioa
Mapa ikusi
Natura Sarea:

Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE)

Udalerriak:

Goizueta

Azalera (Ha):

3.638,55

Altitudea (m):

250 - 1.054

Bioeskualdea EB:

Atlantikoa

Izendapen-data:

2015eko abendua

:

Artikutza

Baso trinkoei darien ikatz urrina

Artikutza Nafarroan dago, Goizuetako lurretan, hain zuzen. Lur gainean, baso zabal ederrak dira nagusi; pagadiak eta hariztiak, gehienbat. Lurpean, berriz, iraganeko meatzaritza garrantzitsua dago ezkutaturik. 1919az geroztik, hemengo bazterren jabea Donostiako Udala da, Artikutza erosi baitzuen hiria kalitate oneko urez hornitzeko.

Corzo Lander Goñi Irigoyen

Artikutzako finkak 3.645 hektarea ditu luze-zabaleran; baso hostotsuak nonahi; konifera batzuk ere badira, eta gainerakoa, berriz, zuhaitzik gabeko oihan-eremua. Pagadi eta harizti ederrak dira nagusi, kanpotik ekarritako pinu gorria edo haritz amerikarraren aldean, eta haietan guztietan, hainbat fauna-espezie bizi dira.

Pago batzuen itxura bitxia da deigarria, egiazko eskultura bizidunak baitira, gizakiaren eskuari eta izadiaren indarrari esker. Zuhaitz lepatuak dira. Izan ere, zuhaitz horietako adarrak halako maiztasun jakin batekin inausi dituzte, luzaroan bizi ahal izateko. Zuhaitzak lepatzeko lan hori jada duela 15.000 urte egiten zen, munduko hainbat lekutan. Horri esker, oihana aprobetxatzeaz gain, azienda bazkan ibil zitekeen, zeren, adarrak hiru metroko altueran moztean, aziendak ezin baitzuen kimu berria jan, eta lasai ederrean ibil zitekeen bazkan zuhaitzen artean, sasiak eta lurra garbituta.

Artikutzan ibiltzea, historian barna ibiltzea da, bai eta historiaurrean barna ere, ez baitira gutxi aro hartako monumentuak. Era berean, meategietako trenbidearen trazatu zaharrak, olak, errotak eta beste kontserbatu dira, baita Artikutzako herrixka zaharreko eraikinik ere. Eraikin ederrak dira, Artikutzako iragan industrial aberatsaren erakusgarri. Erdi Aroan, konparaziora, Orreagako agustindarrak hemengo lurren jabeak zirenean, ehunka lagun aritzen ziren lanean hemengo basoetan, zuhaitzak mozten, ikatz egiten, eta meategietako burdina eta kobrea ateratzen.  

Egurra, batez ere, txondorretan erabiltzen zen, basoan bertan pizten baitziren egur-ikatza egiteko. Egur-ikatza, gero, burdingintzan erabiltzen zen. Halaber, beste itxura eta neurri jakin bateko enbor batzuk itsasontziak egiteko baliatzen ziren. Dena den, hura guztia amaitu egin zen, zurezko itsasontziak egiteko ontziolen gainbehera gertatu zenean, eta egur-ikatzak behera jo ondoren ere bai.

Castaño trasmocho Lander Goñi Irigoyen
Salamandra Eduardo Blanco Mendizábal

Mendez mende, meategia; gero, Donostiako ur iturria

Uren kalitate ona ziurtatze aldera eta hiriguneen hornikuntza bermatze aldera, aziendari sarrera galarazteaz gain, jendeari ere sarrera mugatu zitzaion. Gainera, meazuloak eta trena itxi, eta berezko basoa leheneratzen hasi zen. Geroago, Enobietako urtegia eraiki zen, finkaren erdigunean eraiki ere, eta 70eko hamarkadan, berriz, Añarbeko urtegia finkatik kanpo, gero eta ur premia handiagoak ase nahian.

Neurri horiek guztiak lagungarriak izan dira Artikutza kontserbatzeko eta, orain, naturaren paradisua da benetan. Konparaziora, hemen bizi diren animalia batzuk aipatuko ditugu: adibidez, desman piriniotarra (erreketatik hurbil eta galzorian dagoen ugaztun urtar txiki bat), musker berdea edota saguzar klase batzuk. Finkak aziendarik ez badu ere, behi, ardi eta zaldi buru batzuk ibiltzen dira aldameneko lurretatik sartuak.

Hainbat bidexka daude seinaleztatuak eta balizatuak  Artikutza ezagutzeko:

  • Erroiarri, Egutera eta Ospela (PR-NA 124)
  • Artikutzako mugetan barna (PR-NA 125)
  • Urtegiaren itzulia (SL-NA 121)

Argibideak

  • Prentsa-oharra, 2015-12-2: Gobernuak kontserbazio bereziko eremu izendatu ditu "Areta Ibaia" eta Artikutza" izeneko naturguneak.

Rana temporaria Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Soldanella villosa GN & BIO.GAN-NIK
Image
Río Elama GN & BIO.GAN-NIK
Image
Desmán Ibérico GN & BIO.GAN-NIK
Image