San Migel Mendilerroa

Informazioa/Mapa

San Migel Mendilerroa

Informazioa
Mapa ikusi
Natura Sarea:

Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta Hegaztien Babesgune Berezia (HBB).

Udalerriak:

Burgi, Garde eta Erronkari

Azalera (Ha):

3.113,52

Altitudea (m):

630 - 1.339

Bioeskualdea EB:

Mediterraneoa

Izendapen-data:

2014ko uztaila

Naturguneak babesteko beste figura batzuk:

Mendibeltzako Basa Fauna Babesteko Eremua (APFS-4)

San Migel Mendilerroa

Oihan zaharreko bizi berria

Erronkaribarko hiru herritatik ikusten da San Migel mendilerroa, eta hirurek ere dute mendiaren gaineko jabetza. Burgi, Erronkari eta Garde dira.

Ez dago errepiderik, eta pistak gutxi direnez, jende gutxi ibiltzen da.

Urrutitik arras ongi ikusten da haren irudia, denboraren joanean deus ere aldatu ez dena. Ezin daiteke erran gauza bera, ordea, hegoaldeko mendi-hegalen fisonomiaz, azken hamarkada hauetan eraldatu baita, hau da, mendia aldatu baita herriotako bizimoldea aldatzearekin bat.

Milano real Lander Goñi Irigoyen

Garai bateko bazkalekuen eta alorren ordez, egun oihana eta sasiak dira nagusi, zuhaitzak eta sasiak ederki zabaldu baitira gizakiak erabilera tradizional batzuk bazterrean utzi dituen heinean. Horrela, azienda ustiategiak ibar zolara eraman dira, herrietatik hurbil, eta aspaldian ez da nekazaritza gainbehera datorren hemengo biztanleriaren bizibide nagusia.

Aldaketa horien eraginez, pinu gorriko pinudiak zabaldu ziren; zuhaitz gazte eta sendo horiek haritz zahar bakartien artean hazi, eta argia eta mantenugaiak kendu zizkieten. Aldaketa, beraz, haritz zaharren kalterako izan da, eta horren ondorioz, baita oihaneko landare eta animalia batzuen kalterako ere. Izan ere, landare eta animalia horiek berez ahulak izateaz gain, zuhaitz zahar horiek dira haien babes- eta biziraupen-iturri, bai bizirik dirauten haritzak, bai hilik egonda ere zutik dirautenak, bai lurrean barreiatuta hilik dautzanak. Espezie horien artean, kakalardo eremita aipatu behar da, 2012ko udan inguru honetan lehen aldiz ikusia, eta kakalardo adarduna.

Ona da oihan hauetan bakantze lanak egitea, onuragarria baita bai oihanak bai haritz zaharren habitatari loturiko landare eta animalien balio naturalak mantentzeko.

Halaber, eper grisarentzat funtsezkoa da San Migel mendilerroan hazten ari den oihanean bazkaleku garbiak eta muturreko artzaintza mantentzea, galzorian baitago Nafarroan, bazter horiek haren negu tokiak direlako. Era berean, hegazti batzuentzat garrantzitsua da bazkalekuak eta sasiek osaturiko mosaikoa mantentzea, mendi hau haien bizi-eremua baita elikagaia aurkitzeko; horien artean daude ugatza, miru gorria, zapelatz liztorjalea, arrano beltza, sai arrea eta arrano txikia.  Halaber, lilipen familiako flora-espezie oso berezien habitatak dira.

Carlos Emilio Alonso Fernández
Hepatica nobilis Carlos Emilio Alonso Fernández

Oihan eremuan, bestalde, Graellsia isabelae tximeleta bizi da, Batasunaren interesekoa, eta San Migel mendilerrokoak bezalako pinudietan aurkitu dena. Oihan hauek ongi daude, eta gero eta gehiago zabaltzen ari dira; beraz, baldintza onak dira balio handiko espezie horrentzat.

Era berean, leku aproposa izan daiteke basoilarrarentzat, Nafarroan galzorian baitago. Frogatu da neguan hemen bizi dela, baina ezin jakin inguru honetan finkaturiko talde bateko kideak diren edota Ansoko talde batekoak (Aragoi).

Hartz arrea, ordea, nekez ikusiko dugu, ia ezinezkoa baita. San Migel mendilerroa jarraitasunean dago Aragoiko bazterrekin; beraz, toki egokia izan daiteke haren bizi-eremurako; inoiz-edo ibili omen da azken urteotan, auzoko Anso ibarrera zihoala. Gaur egun, aztergai dago komeni den eremu hori sartzea Nafarroan hartz arrea berreskuratzeko planaren aplikazio esparruan.

Argibideak

Carlos Emilio Alonso Fernández
Image
Alimoche en vuelo Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Carlos Emilio Alonso Fernández
Image