Peñadil- Montecillo- Monterrey

Informazioa/Mapa

Peñadil- Montecillo- Monterrey

Informazioa
Mapa ikusi
Natura Sarea:

Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE)

Udalerriak:

Ablitas

Azalera (Ha):

3.072,6

Altitudea(m):

316 - 431

Bioeskualdea EB:

Mediterraneoa

Izendapen-data:

2006ko  abendua

:

Peñadil- Montecillo- Monterrey

Paisaia idor hutsak baino gehiago

Oraindik ere, leku honen irudia basamortuari eta paisaia bizigabeei dago lotuta, baina Peñadil, Montecillo eta Monterreyko estepak askoz ere gehiago dauka lehen begiratuan pentsa daitekeena baino. Ablitasko leku horiek itxuraz idorrak eta hilak badira ere, Iberiar penintsulako ekosistemarik interesgarrienetako osatu dute, lehentasunez kontserbatu beharreko espezieak daudelako; animalien artean, Dupont hegatxabala izeneko estepa-hegaztia, eta florari dagokionez, xaboi-belarra.

Basoilo txikia (Tetrax tetrax) Eduardo Blanco Mendizábal

Ebroren ibarreko estepa bereizgarri honek ekosistema aberats bat dauka, floraren eta faunaren egokitzapen gaitasunari esker. Landaretza urria da, eite txikiko zuhaixkak, sasiak eta landareak, gehienbat; tarteka, lurzorua biluzik edo likenak hartua dago; horrekin batera, lehorreko nekazaritza-alorrak. Hitz batez, mosaiko bereizgarri baten marrazkia da.

Barranco de la Cañada sakanak bitan banatzen du Ablitasko paraje hau. Mendebaldean, igeltsu kristalinozko zoruak dira nagusi; horrelako gutxi dago Nafarroan. Izan ere, lehortea izan arren, mineraletatik –igeltsutik, adibidez– ateratzen duten urari esker diraute bizirik landare batzuek. Hori egiten du Gypsophila hispánica espezieak (xaboi-belarra esaten zaio, berezko garbigarria baita); beraz, hau habitat paregabea da berarentzat. Estepa-hegaztiak horrelako sasien arrimuan ibiltzen dira, zuhaixka horiek leku aproposa baitira harrapakariengandik ezkutatzeko. Dupont hegatxabala ederki egokitu da Peñadil, Montecillo eta Monterreyko estepara, landaretza urriko leku lauak behar baititu bizitzeko.

Hegatxabalarekin batera, ganga arrunta ikusiko dugu; edo anfibioak, hala nola apo ezproiduna eta apo pikarta; intsektuak, eta ugaztun txikiak (etruriar satitsua, erbinudea, mediterranear lursagua, etab.).

Oreka, kontserbazioaren eta aprobetxamenduaren artean

Animalia- eta landare-espezieekin gertatzen den bezala, gizakiak ere ikasi du eremura egokitzen, eta lurraldearen ezaugarrien araberako aprobetxamendua egin du, betiere abeltzaintzan (ardi-azienda, nagusiki) eta nekazaritza estentsiboan oinarriturik; horri esker kontserbatu da hemengo ekosistema. Gainera, igeltsuak erauzteko ustiategi bat ere badago.

Espartzudia Eduardo Blanco Mendizábal
Dupont hegatxabala Eduardo Blanco Mendizábal

Jende asko joaten ez bada ere, badago BTT ibilbide bat paraje honetako lekurik altuenetako batzuk ikusteko. Honatx:

  • Espolón izeneko tontorra (427 m), Ablitasko gaztelu zaharraren hondakinak dauden gainean
  • “Altos del Mojón” gainak (433 m), Zaragozako probintziako mugatik hurbil
  • “La Mesa” izeneko burua (427 m), Ablitasko hirigunetik 2 km-ra.

Beste aukera interesgarririk ere badago, hots, Nafarroako Erribera zeharkatzen duen Ablitasko erromatar galtzadan ttipi-ttapa ibiltzea.

Astragalus clusii Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Ganga azpizuria Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Ophrys scolopax Eduardo Blanco Mendizábal
Image