Zaraitzu Ibaia

Informazioa/Mapa

Zaraitzu Ibaia

Informazioa
Mapa ikusi
Natura Sarea:

Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE)

Udalerriak:

Espartza Zaraitzu, Ezkaroze, Galoze, Gorza, Irunberri, Nabaskoze, Otsagabia, Orontze, Erromantzatua eta Sartze.

Azalera (Ha):

414,55

Altitudea (m):

470 - 710

Bioeskualdea EB:

alpetar-mediterraneoa

Izendapen-data:

2014ko uztaila

Naturguneak babesteko beste figura batzuk:

Arbaiungo Arroilako natura-erreserba (RN-16)

Zaraitzu Ibaia

Zintzurrak zizelkatzen

Pirinioetako mendietan, Zaraitzu ibaiak neguko euri eta elurrak hartu, eta Nafarroako Erdialdeko lautada mediterraneoetarantz jaisten da, era askotako paisaiak zeharkatuta; oihanak, herri txikiak, baratzeak eta alorrak. Pare bat tokitan, mendia ibaiaren bidea eragozten saiatu da; alferrik, ordea, Zaraitzu ibaiak bi zintzur zizelkatu baititu: Aizpurgikoa eta Arbaiungoa.

Odonatoa Eduardo Blanco Mendizábal

Zaraitzu ibaiak izen bereko ibarra zeharkatzen du alderik alde, Zaraitzu ibarra, Nafarroako Pirinioetako ibar handietako bat, alegia. Otsagabitik abiatzen da, Zatoia eta Anduña ibaiek bat egiten duten tokitik, zehazki. Otsagabiko etxeak ederrak dira, balkoi handi loredunez eta teilatu-hegats ederrez hornituak. Handik abiatuta, hegoalderantz jotzen du Arbaiungo Arroilaraino, eta behin mendi-zintzur ikusgarri horretatik ateratakoan, Leireko Mendilerroaren ondotik doa harik eta urak Iratira isurtzen dituen arte, behin Irunberri igaro eta gero. Bere ibilian,

Zaraitzuko, Nabaskozeko, Erromantzatuko eta Irunberriko lurrak zeharkatzen ditu. Zaraitzu Ibaia izeneko naturgune babestuak Abodi mendia du iparraldean mugakide, eta Leireko Mendilerroa, hegoaldean. Ia ibaiaren ibilgu osoa barnebiltzen du, Otsagabiko tartea izan ezik. Barnean daude, halaber, Xabros erreka eta Aizpurgiko Arroila.

Pirinioetako beste ibai batzuei gertatzen zaien bezala, Zaraitzuk ur handia dakar urtaro batzuetan, euriek elikatuta eta Abodiko nahiz beste mendi batzuetako elurrak urtzearen eraginez; beste batzuetan, ordea, emaria aunitzez ere txikiagoa da. Horrela, ur handiko garaian, abendutik apirilera, emaria, batez beste, 14 m3/s-tik gorakoa da Aizpurgin. Abuztuan, ordea, nekez iristen da 5 m3/s-ra.

Goiko tartean eta Arroiletan, ibaia estuturik doa. Nabaskoze inguruan eta beheko tartean, berriz, leku zabaletan barna, meandro handiak osatuta. Bidean, materialak garraiatu, eta beherago uzten ditu, uharteak eta hondartzak sorrarazita; horren eraginez, ur lasterrak eta ur geldiak nahiz ur sakonak eta azaleko urak. Beraz, era askotako habitatak daude. Xabros Zaraitzuren ibaiadar bat da, malda handikoa, eta mendien artean jaisten da bere ibilbide osoan.

Deabruaren Arroila

Idokorri mendiaren eta Ilongo mendilerroaren artean, Zaraitzu ibaiko urek kareharria higatu eta Aizpurgiko Arroila osatu dute. Izena Caffarelli jeneral frantsesak eman zion, leku horretan gizon aunitz galdu baitzituen Frantsestean, nafarren kontrako borrokan. Bertako harkaiztietan, horma-erruda hazten da, eta sai zuriek, belatz handiek, belatxinga mokogorriek eta haitz-enarek habia egiten dute.

Aurrerago, ibaiak beste mendi bat zulatu behar izan du Leireko Mendilerroan barrena: Arbaiungo Arroila, ia 6 kilometroko mendi-zintzur ikaragarria. Bertako hormatzarretan sai arreen kolonia handi bat bizi da. Lekune hori muga da Pirinioen eta mediterraneoaren eraginaren artean, paisaiari dagokionez.

Carlos Emilio Alonso Fernández
Zumar txuria (Populus alba) Eduardo Blanco Mendizábal

Zaraitzu ibaiak eta ibaiertzeko basoak korridore bizigarria osatzen dute mehatxaturik dauden flora- eta fauna-espezie batzuentzat, toki egokia baita ugaltzeko, bizitzeko eta jateko. Lur hezeetan, adibidez, orkidea bakan bat hazten da. Uretan, berriz, ibaiko bi muskuilu mota bizi dira, interes handikoak, Potomida littoralis eta Unio Mancus, biak ere habitatik gabe gelditu baitira Penintsulako beste ibai batzuetan. Mazkar arantzadunek ibai-oheko legarretan erruten dituzte arrautzak; aingira itxurako arrain txikiak dira, zortzi zentimetrokoak gehienez. Loinek eta amuarrainek ibaian goiti egiten dute Galozetik gora ugaltzeko, urak freskoagoak baitira. Eta ibai gainean, eta inguruko oihanetan, Gomphus graslinii burruntziak egiten du hegan, errekak maite baititu. Halaber, gaueko tximeleta bat dabil  (Eriogaster catax); arra, laranja da; emea, berriz, mArroila. 

Naturgunea eta paisaiak ulertu eta gozatze aldera, onena da Arroiletako Interpretazio Zentrora joatea. Irunberrin dago. Halaber, Isoko begiratokira joan beharra dago, Arbaiungo Arroila bere ederrean ikusteko. Hainbat bidexka daude Aizpurgiko eta Arbaiungo Arroiletan barneratzeko. Handik hurbil, Orontzeko Andrasorena aisia eremua dago. Gainerakoan, bidexka batzuek ibaiaren ondoraino eramanen gaituzte Otsagabian, Ezkarozen eta Irunberrin.

Ibaia airetik A. Cutiller
Image
Zume zuriaSalix alba Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Carlos Emilio Alonso Fernández
Image