Lokizko Mendilerroa

Informazioa/Mapa

Lokizko Mendilerroa

Informazioa
Mapa ikusi
Natura Sarea:

Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE)

Udalerriak:

Allinibar, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Eulate, Lana, Larragoa, Metauten eta Lokizko Mendilerroa.

Azalera (Ha):

13.145,69

Altitudea (m):

490 - 1.253

Bioeskualdea EB:

Atlantiko-mediterraneoa

Izendapen-data:

2017ko apirila

Naturguneak babesteko beste figura batzuk:

Basaurako natura-erreserba (RN-15)

Lokizko Mendilerroa

Ikazkin lurraldea

Ez da oso ezaguna eta misterioa dario. Harkaizti eta malkar ikaragarriz egina dago, sakan eta oihan ederrez. Trantsizio-klima honetan ederki nabari da eragin mediterraneoa, eta horren ondorioz, espezie oparotasun harrigarria dago. Estellerriko txoko honi oraindik ere ikatz-usaina dario.

Tejo, hojas y fruto Lander Goñi Irigoyen

Nafarroako mendebaldearen erdigunean kokatua, Lokizko mendilerroak Allin eta Metautengo ibarretatik Arabara bitarteko bazterrak hartzen ditu, 22 km-ko luzeran eta 140 km koadroko luze-zabaleran. Kareharrizko kaskoak malkar eta haitz zorrotzez babesturik daude; harkaitzetan, hogeita hamarren bat kobazulo eta barrunbe daude ezkutaturik, eta haietako batzuetan, saguzarra bizi da. Ugatzek, sai zuriek eta arrano beltzek zerua zeharkatzen dute paisaiaren gainean, bi harkaiztirik ikusgarrienak aukeratu baitituzte bizitzeko: Allinibarkoa eta Lana Ibarrekoa, hain zuzen. Mendilerroko hartxingadi eta harkaitzen artean ezpelak eta ipuruak hazten dira.

Lokiz berezko muga bat da klimarako. Iparraldean ibar hezeagoak daude (Ameskoa eta Arana), eta hegoaldean, berriz, mendiaren oineko lurraldea eta lur lauak (Egaibar eta Berrotza ibarra). Erdian Lokiz dagoenez, landaretza askotarikoa da, oparoa benetan. Goialdean, pagadiak eta haritz ilaunduneko hariztiak dira nagusi. Haritz ilaundunak ugari eta funtsezkoak dira, haien artean tamaina handiko zuhaitz zaharrak daudelako, eta zuhaitz zaharrak funtsezko habitata dira mehatxupean dauden intsektu-espezie batzuetarako, zur hilaz elikatzen baitira; haien artean, arkanbelea, kakalardo eremita eta Rosalia alpina kakalardo miretsia (alpetar adarluzea). Okil ertaina ere hariztietan bizi da; oihan helduetako hegaztia da eta, gehienbat, intsektu xilofagoak jaten ditu; enborretan eta enbor-azaleko hutsarteetan harrapatzen ditu.

Lokizko erdiko aldean, erkametzak dira nagusi, eta hegoaldean, berriz, gurbitzek eta barnealdeko arteek (karraskak) tapiz trinkoa osatzen dute. Hain zuzen ere, erkameztiek eta barnealdeko artadiek osaturiko tapiz eder hori da mendi honen ezaugarrietako bat, zuhaitz horiek bizirik iraun baitute, eta guztiz garrantzitsuak izan dira inguruko bizilagunek egur-ikatza egiteko. Gaur egun, ia ez da kea darion txondorrik edo ikaztobirik ikusten, baina Biloria herri txikian ikazkintza berriz ere ardatza izaten da uda partean.

Eremu irekietan, gainera, Lokizko zenbait lekutan, azienda bazkatzen da sasien artean, bazkalekuetan; behiak eta zaldiak, gehienbat. Abereendako idoi eta istiletan, anfibio-espezie batzuk bizi dira, batzuk arras esanguratsuak; zuhaitz-igel arrunta eta gailurretako uhandrea, adibidez.

Cueva Carlos Emilio Alonso Fernández
Senderismo Carlos Emilio Alonso Fernández

Ondare aberatsa: natura, artea, historia

Bidexka- eta bide-sare zabala dago, herrietatik mendira igotzeko, betiko bide gehienak mantendu baitira. Adibidez, P-49 eta P-49 bis abelbideak, Ameskoa Galbarrarekin (Lana Ibarra) eta Antzinekin lotzeko, hurrenez hurren.

PR NA-184 “Santiago Lokizkoa” eta PR NA-185 “San Kosme eta San Damian ermita” bidexkak markatuak daude. Bestalde, jende guztiak egiteko modukoa da Basaurako natura-erreserba zeharkatzen duen bidexka. Hain zuzen ere, Basaurako arteak ia 1,5 metro ditu diametroan eta, 13,10 metro, altueran. Monumentu Natural izendatu zuten 2009an, urtetsua delako, eta balio ekologiko handia eta egitura bitxia duelako. Oihan horretan artea da nagusi. Inguruan zuhaitz ederrik bada ere, Basaurakoa da adierazgarriena.

Argibideak

Sapo común Eduardo Blanco Mendizábal
Image
Juniperus communis GN & BIO.GAN-NIK
Image
Lagarto verde Lander Goñi Irigoyen
Image
Eleocharis palustris GN & BIO.GAN-NIK
Image
Erizo Eduardo Blanco Mendizábal
Image