Orreaga- Iratiko Oihana
Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE)ontserbazio Bereziko Eremua (KBE) eta Hegaztien Babesgune Berezia (HBB).
Hiriberri, Itzaltzu, Jaurrieta, Luzaide, Otsagabia, Orbaizeta eta Orreaga
18.078,12
910- 2.018
Alpetarra
2011ko otsaila
Lizardoiako erreserba integrala (RI-1); Mendilazko natura-erreserba (RN-3); Arrollandietako Basa Fauna Babesteko Eremua (APFS-2)

Orreaga- Iratiko Oihana
Oihanaren bihotzean
Izadiak Nafarroari eskaini dion altxorrik preziatuenetako bat aurkituko dugu Zaraitzu eta Aezkoako goi-ibarrean, Iratiko Oihana, alegia. Inon baldin bada pago- eta izei-oihan eder eta izugarririk, hauxe da, trinkoa benetan, Europako bigarrena baita oihanik handienetan eta hobekien kontserbatutakoen artean. Izeiak mila urtetik gorakoak dira, eta oparotasun hori okil gibelnabarraren azken aterpeetako bat da, espeziea galzorian baitago.

17.000 hektarea dira Otsagabitik Luzaideraino, mugaz bi aldeetan. Azalera nabarmenarekin batera, oihanaren kontserbazio on-ona aipatu behar da, gizakiaren eta naturaren arteko bizikidetza onari esker. Horregatik da bigarrena Europako pagadi-izeidirik handienen artean, eta bigarrena ere, hobekien kontserbatutakoen artean.
Iratiko zati batzuetatik zura ateratzen da; beste batzuetatik, ordea, ez. Hobekien kontserbatutako bi eremu legez babestuak daude, bata natura-erreserba izendatua baitago, (Mendilatz) eta bestea, berriz, erreserba integrala da (Lizardoia). Azken horrek 65 hektarea ditu luze-zabaleran La Cuestión erraten zaion mendian; zati horrexek du interes ekologikorik handiena, zati batzuetan pago- eta izei-oihana birjina delako. 2018an, UNESCO Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Ingurumeneko aberastasun horri esker, Irati okil gibelnabarraren etxerik onena da. Lehenago Europa osoan zabaldua zegoen, izotz aroko erlikia bat da, baina gaur egun, bakana da eta galzorian dago, ehun bikote ugaltzaile doi gelditzen baitira. Erreketako kalitate handiaren arrimuan ere desman piriniotarra bizi da, satorren familiako ugaztuna; populazioa izugarri etorri da behera azken 20 urte honetan.
Hamaika kondaira sortu da pagoen arteko itzalen gerizpean, eta oraindik ere lamien eta sorginen espiritua badario oihaneko zoko bakoitzari, betiere oihanetako jaun nagusiaren begiradapean, Basajaunaren etxea baita.
16 bidexka daude Iratiko bazterretan oinez edo mendiko bizikletaz barneratzeko, Irabiako urtegiaren inguruan ibiltzeko edota Abodiko eski estazioan eskiatzeko, denak balizatuak. Iratin bi informazio gune daude; Arrazolako harrera eremua eta Elurretako Ama Birjinaren harrera eremua. Bada, bi toki horietako batetik abiatu gaitezke oihana ezagutzeko, edo bestela, Otsagabiko Interpretazio Zentrotik.


Historiaren arrastoa nonahi
Iratik lotura estua izan du beti oihanean bizi izan den jendearekin, gizakiak betidanik ustiatu izan baititu hemengo natur baliabideak; zura, bereziki. Horra hor, bestela, Azpegiko megalito multzoa, Urkuluko dorre erromatarra edo Orbaizetako Arma Ola. Oihan-aprobetxamendurik handiena XVIII. mendean gertatu zen, baina zura ateratzeko teknikak nabarmen aldatu badira ere (almadietatik traktoreen bidezko garraiora), gaur egun oihangintza da oraindik ere baliabide nagusietako bat. Egun, zuhaitzak era antolatuan eta aukeratuan mozten dira, natur balioak kontserbatze aldera.
Azienda mendiko larreetan bazkatzen da, nutrizio-balio handiko belardiak dira, eta horren ondorioz, kalitatez arras onak dira inguruan egiten diren haragiak, esnea eta gaztak. Larre eremurik gehienak herri-lurrak dira eta, urtero, akordioak berritzen dira bazkalekuak Pirinioetako ibarren artean lagatzeko. Beste artalde batzuk errege abelbideetan barna ibiltzen dira Nafarroako Erriberara bazkatzera joateko. Era berean, ehizak zale aunitz ditu inguruan. Zortzi ehiza-barruti dira.
Araudia
- 9/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa
- Kudeaketa-plana: Diagnosis Plan de acción Programa de seguimiento-Indicadores
- Kartografia: Mapa de altitudes Mapa de hábitats
Argibideak
- Nafarroako Turismo wegunea
- Prentsa-oharra, 2011-2-7: Orreaga-Iratiko Oihana eremua kudeatzeko plana onetsi da




